XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Makina bat euri egin zuen egun haietan!... Munduan lurrikararik ikusgarrienarekin ikaratzen ziren bitartean (San Frantzisko-koa) eta Napoles hiria Vesubio sumendi beldurgarriaren oinetan izutzen zen bi tartean. Bilbon itomena zen nagusi abuztu hartan... 148 zentimetro kubiko euri egin zuen eta zirimiriak berak ere izan zuen Athletic taldearengan eraginik, Lamiakoko zelaia hondatuz. Athletic taldeak oraindik berdeak zeuden Lamiakoko zelaietan Barcelona talde oilartua golez josi eta lau hilabetera gertatu ziren uholdeak.

Katalanen aurka lortutako lehen emaitza historikoa izan zen (10-1) eta bilbotarren harrotasuna puztu-puztu eginda zegoen, Espainiako V. Txapelketan ezer gutxi egin bazuten ere. Barcelona taldearen aurkako partidua izan zen kanpaina ilun hura argitu zuen izpi bakarra eta denboraldiaren amaieran (1906ko ekainean) Ramón Aras Jauregi Club horretako laugarren lehendakari bihurtu zen.

Ontzi katalana hondoratu zuen taldeko lau jokalari besterik ez ziren geratzen Athletic taldean. Bilboko Cine Olimpia zine aretora soinudun zinema iristeko zegoen artean 1901eko The Union izugarri hartako jokalari on batzuk aprobetxatuz, 1907ko urtarrilaren 30ean Bizcaya taldea berpizteko behin-behineko fusioa egin ondoren, titulu berriaren bila joan zirenean.

Garai hartako kronikek oso ongi kontatzen dute guztia! Martxoaren 24a eta 30a bitartean Bizcaya taldeak Madrilen jokatu zuen eta aingeruek bezala gainera... Vigo taldekoak iritsi ziren arte. Baina galiziarrak ez ziren arerio gogorrenak, Madrildarrak baizik... Bizcaya nahiko ongi defendatu zen, hiriburuko taldearen aurka jokatzeko zain zegoen bitartean. Gero gogoratzen den lehenengo harrokeria egin zuen. Vigo taldea penalty batez zigortua izan zen baina Bilbotarrek arerioa zutik nahi zuten, ez belauniko. Eta nahita baloia kanpora bota zuten horrela irabaztea ez baita oso polita....

Gero iritsi ziren une larriak, porrota eta hainbeste itxarondako tituluari agurra...

Zilarra lortzea hain zaila zenez 1908an Athletic taldea Madrilgo sukurtsaleko jokalari batzuekin indartu zen eskualde mailako txapelketan parte hartzeko, baina ofizialki aurkeztu gabe. Berriro itzalak nagusi zirela, lehendakari aldaketa etorri zen: Alberto Zarraoak hartu zuen errelebua.

Lamiakotik San Mamesera, Jolasetatik igaroz (1906-1913)